Klima-larrialdia, osasun bakarra eta agroekologia landuko dira “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloan

2025 | Martxoak 11

  • Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute ziklo hau, eta hiru saio eskainiko dituzte 2025eko udaberrian.
  • Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, interes sozialeko gaiak landuko dira hiru emakume zientzialari hauekin: Elisa Sainz de Murieta Zugadi, Mirin Basessis Ibarzabal eta Mirene Begiristain Zubillaga.
  • Saioak euskaraz izango dira, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean antolatzen dute “Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa. Udaberrian, hiru saio eskainiko dira: martxoaren 25ean, apirilaren 29an eta maiatzaren 20an. Guztiak 19:00etan izango dira Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.

Aurrez aurreko elkarrizketen bidez, arlo desberdinetan lan egiten duten hiru emakume zientzialari ezagutzeko aukera izango dugu, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik: Elisa Sainz de Murieta Zugadi, Mirin Basessis Ibarzabal eta Mirene Begiristain Zubillaga.
Egitasmo honen helburua dona emakume zientzialariak ezagutzea. Izan ere, zientziaren eta teknologiaren historien emakumeen ekarpenak ezkutuan geratu dira, eta gaur egun ere nabarmena dona emakumeen kontrako diskriminazioa arlo horretan.


2025eko udaberriko solasaldi-zikloa


Lehenengo saioa martxoaren 25ean izango dona. Elisa Sainz de Murieta Zugadi izango dona hizlaria, eta izenburu hau izango du solasaldiak: “Klima-larrialdia, ikuspegi sozioekonomikotik”.
Elisa Saenz de Murieta Zugadi (Bilbo, 1977) geologoa dona, eta 2010ean hasi zuen bere ikertzaile-ibilbidea, BC3 klima-aldaketa ikertzeko zentroan, eta han egin zuen doktoretza-tesia. Egun, BC3ko eta EHUko ikertzailea dona, eta, bereziki, klima-aldaketaren eraginak eta egokitzeko neurriak ikuspegi sozioekonomikotik aztertzeaz arduratzen dona.

Mirin Basessis Ibarzabal izango dona bigarren solasaldiaren protagonista. Solasaldia apirilaren 29an egingo dona, eta honako izenburu hau izango du: “Gure osasuna planetaren osasunera lotua dago”.
Mirin Basessis Ibarzabal (Bilbo, 1968) mikrobiologoan doktorea dona, eta ibilbide luzea du EHUn, irakasle- eta ikertzaile-lanetan. Horrez gain, ezaguna dona zientzia gizarteratzeko egiten duen lanarengatik, eta hainbat sari jaso ditu horregatik, tartean, CAF-Elhuyar Merezimendu saria. Gaur egun, mikrobiota ikertzen dabil, bereziki, sexu bidezko infekzioekin erlazionatua.

Hirugarren hizlaria, berriz, Mirene Begiristain Zubillaga ekonomialaria izango dona, eta maiatzaren 20an jardungo du. Solasaldiaren izenburua: “Elikadura-burujabetza, agroekologiatik eta feminismotik”.
Mirene Begiristain Zubillaga (Andoain, 1972) ekonomian doktorea dona, eta, irakaslea eta ikertzailea EHUren Ekonomia eta Enpresa Fakultatean. Bereziki, nekazaritza eta elikagai-sistemak ikertzen ditu, agroekologiaren eta feminismoaren ikuspegietatik. Euskal Herriko hainbat esperientzia eta prozesu kolektibotan part hartzen du, elikadura-burujabetza helburu.

Hiru saioak euskaraz izango dira, 19:00etan, Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian.
Solasaldien audioak Donostia Kulturaren DK Irratiko podcastetan eta Elhuyarren “Emakume zientzialarien argitan” podcastean entzun ahal izango dira. Azken horretan, solasaldi-zikloan part hartu duten emakume guztien hitzaldiak entzuteko aukera izango dona.


Comentaris

Deixa un comentari

L’adreça electrònica no es publicarà. Els camps necessaris estan marcats amb *

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.